XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5.- MEKANIZAZIO-PROZESU BATEN ELABORAZIOA

Piezaren planotik abiatuz (0 orria) eta 1, 2, 3, 4, 5 eta 6. orri-ereduak erabiliz (Prozesu-orria, Jarraipide-orria, Kontrol-orria, Ibilbide-orria, Lan-txartela eta Material-txartela, hurrenez hurren), sinu-barailari dagokion biraketa-ardatza izeneko piezarentzako azterketa osoa burutuko dugu.

Mekanizazio-prozesua ezartzeko beharrezko faseak eta Plano-azterketa aplikatuz, pieza horrek torneaketa-fase bat eta beste fresaketa-fase bat behar dituela ikusten da.

Material-mota, dimentsioak, forma, eta abar kontuan izanik, tornu paraleloan eta fresatzeko makina bertikalean mekaniza daiteke.

Ez du tratamendu termikorik behar.

Prozesua, torneaketaren lehen fase horretan, makinako hainbat kokapenei dagokien lau azpifasetan banatzen da.

Era berean, 1. azpifasea, 1 eta 2 zenbakiez izendatzen diren bi eragiketetan banatzen da.

2. azpifaseak, 3, 4, 5 eta 6. eragiketak ditu (5 eta 6 arbastaketan eginak).

3. azpifaseak, 7 eta 8. eragiketak ditu.

4. azpifaseak, 5 eta 6 (akaberan eginak) eta 9, 10, 11, 12 eta 13. eragiketak ditu.

Fresaketaren bigarren faseari dagokionean, azpifase bat bakarra du eta mataderaren aurpegiak, mekanizazio-ondorengo gainazalak direnez, ez dira zenbakitzen.